200. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Ezkontza zibilak egiteko eskumena beste baten esku uztea

Ikusirik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko instrukzioa, ezkontza zibilak egiteko alkateek eman dezaketen baimenari buruz, eta kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan xedatua,

EBATZI DUT:

1. Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Villatuertako Udaletxean ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

2. Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdun guztiek jakin dezaten.

Villatuertan, 2017ko urriaren 5ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1711566