2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Zinegotziaren ordainsaria dedikazio partzialagatik
Tuterako Udalak, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
“1.–Eraginik gabe uztea, 2017ko urriaren 1etik aurrera, Ekonomiako eta Ogasuneko Zinegotzitza Delegatuko ordainsaria, lanaldi erdiko dedikazio partzialagatik.
2.–Heren bateko dedikazio partzialeko erregimena handitzea Hezkuntzako Zinegotzitzari, (2016ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran erabaki zen). Eta Gazteriako eta Gizarte-etxeetako Zinegotzitzara zabaltzea (biak ere 15/2015 eta 3/2016 Alkatetzako Dekretuen bidez Silvia Cepas Medinari eskuordetuak). Horrela, 2/3koa izanen da (26 ordu eta 40 minutu astean, 2015eko uztailaren 1eko osoko bilkuran zinegotzientzat onetsitako 40 orduko lanaldiaren 2/3en baliokidea), Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanda. Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa kuotaren ordainketa, eta Cepas andreak 20.945,22 euro jasoko du urteko ordainsari gordin.
3.–Erabaki honek eragina izanen du 2017ko urriaren 1etik aurrera. Hala ere, erabaki honek erabateko ondorioak izan ditzan, Cepas andreak ahal bezain laster eman beharko du dedikazio partzial honen ordutegia Hezkuntza Departamentuko langile gisa daukan lanarekin bateragarria dela adierazten duen agiria, han ere antzeko proportzioan lanaldiaren murriztapena ezarriz.
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea; eta jakinaraztea interesdunari, Kontu-hartzailetzari eta Langileen atalari.”
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2017ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1711563