200. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzea

Ikusirik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernuko Aretoaren komunikazioa, 2017ko irailaren 4koa, Torres del Rioko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko prozedura abiatzeko erabakia igortzen baitu.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, deialdi publikoa iragarri da udalerri honetako bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko.

Bake epailea izateko, honakoak bete behar dira: espainiarra izatea; adinez nagusia izatea; epaile eginkizunerako eragozpen fisikorik edo psikikorik ez izatea; doluzko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ez bada birgaitzea lortu duela; doluzko delitu bat dela kausa auziperatua edo inputatua ez izatea, errugabetzen ez den bitartean edo largespen autoa ematen ez den bitartean; eskubide zibilen egikaritza osoan egotea, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 382. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako bateraezintasun edo debekurik ez izatea, Lege horren 102. artikuluari eta Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluari jarraikiz.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun legezko baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ohiko ordutegian. Eskabideak aipatu bulegoetan daude eskuragarri.

Torres del Rion, 2017ko urriaren 5ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1711545