200. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTIÑANO

Laborantzako herri-lurren adjudikazioa lehentasuna duten herritarrei

Otiñanoko Kontzejuak erabaki du Otiñanoko Kontzejuaren laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko tramitea hastea, lehentasuna duten herritarrendako adjudikazioa edo herritarrendako zuzeneko adjudikazioa erabiliz.

Hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, eskaerak aurkez daitezen Otiñanoko Kontzejuaren laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak 2017-2025 eperako adjudikatzeko.

Indarreko arauetan eta Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Kontzejuaren ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek, eskabideak aurkezten ahal dituzte Udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Prozedura honen bidez adjudikatzen ez diren lurrak enkante bidez adjudikatuko dira.

Otiñanon, 2017ko urriaren 3an.–Kontzejuko burua, María Ángels Sóla Unsuain.

Iragarkiaren kodea: L1711541