2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Olaztiko Udalaren kirol instalazioen erregelamendua eta Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Olaztiko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olaztiko Udalaren kirol instalazioen erregelamendua eta Olaztiko Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori eta ordenantzetako aldaketen testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Olaztin, 2017ko urriaren 4an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.
Iragarkiaren kodea: L1711524