2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Udal ordenantza, zakurrak eta etxeko beste animalia
batzuk edukitzearen gainekoa. Hasierako onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2017ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zakurrak eta etxeko beste animalia batzuk edukitzearen gaineko udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Murillo el Fruton, 2017ko urriaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1711564