200. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hautetsien ordainsariak

Uharteko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Alkatearen eta alkateordearen ordainsaria aldatzea, ehuneko bat igota.

2. Erabaki da, hurrengo urteetan ordainsaria igotzen bazaie administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioei eta lan-kontratudunei, igoera hori zuzenean aplikatuko dela.

3. Atzeraeraginez aplikatuko da 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Uharten, 2017ko urriaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1711537