2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Intresma Desarrollo, SL, eta Jamatec SL (eratzen ari da), (LICACL4C/2017/3 espedientea). Jarduera: estanpazio bidez poliesterrezko piezak egitea. Tokia: 10. poligonoko 920. lurzatia; posta helbidea: Comarca-2 industrialdea, A karrika, 63 (Espartza).
Getze Galarren, 2017ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1711631