2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEAKO UDALA
5. aldaketa 2017ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2017ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an, aurrekontuan 5/2017 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aparteko kredituak.
1.1710.60900 06. Ororbiako Euntzea kaleko haur parkearen estaltzea: 110.000,00 eruo.
1.9330.63200 14. Udaletxeko herritarren arretarako guneko sarreren banaketa: 3.000,00 eruo.
Gastu igoera osotara:113.000,00 eruo.
Finantzaketa:
87000 Gastu orokorretarako Diruzaintzako gerakinak: 113.000,00 eruo.
Finantzaketa osotara: 113.000,00 eruo.
Aldaketa kapituluka.
GASTUAK:
6. Kapitulua: 113.000,00 eruo.
Gastuen aurrekontuaren igoera osotara: 113.000,00 eruo.
SARRERAK:
8. Kapitulua: 113.000,00 eruo.
Sarreren aurrekontuaren igoera osotara: 113.000,00 eruo.
Oltza Zendean, 2017ko uztailaren 9an.–Alkate Udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1711659