200. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 27an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko idazkaria berritzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, “Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko idazkari lanak Nafarroako Gobernuak horretarako izendatutako pertsonak beteko ditu”.

Orobat, Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, “Hezkuntza eta Kultura kontseilariak funtzionario bat hautatuko du Kontseiluko idazkari izateko Nafarroako Eskola Kontseiluaren Lehendakaritzaren iritzia kontuan harturik, eta Nafarroako Gobernuak izendatuko du”.

Tramitazioa bukatuta, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Antonio Iriarte Moncayola jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko idazkari izendatzea.

2. Erabaki hau Antonio Iriarte Moncayola jaunari jakinaraztea eta Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari eta Langileriaren Plantillarako Bulegoari igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko irailaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1711282