2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Aldaketa, deialdiaren 1. eta 8.3 oinarrietan, udaltzain izateko hiru lanpostu betetzeko deialdian, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2257 Ebazpena bete beharrez
Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko irailaren 28an, 13 zenbakiko erabakia hartu zuen. Hona hemen hitzez hitz:
Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2257 Ebazpena, 2017ko irailaren 14koa, 17/01272 gora jotzeko errekurtsoan emandakoa, Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 27an hartutako erabakiaren aurka, zeinak 2017ko otsailaren 9an Batzarrak berak hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ezesten baitzituen, udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokionez. Francisco Javier Tarazona Lizarraldek, Central Sindical Independiente de Funcionarios-CSI.Fen izenean eta hura ordezkatuz, jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu ebazpenean, zati batean onesten da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpen honen zazpigarren zuzenbidearen oinarrian adierazten den bezala eta ondorioarekin, eta gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egiten da gainerako guztiari dagokionez.
Kontuan hartuz aipatu zazpigarren zuzenbidearen oinarrian adierazten dena, zeinaren arabera aurkaturiko deialdia deusezten baita, igoera txandarako erreserbatu eta esleituriko bi lanpostuetako baterako nahitaez euskararen hizkuntz eskakizuna ezartzen eta identifikatzen duenez gero, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikuluan arautua betetzeko nola jardun behar den auzitegiak azaldutako gainerako gogoetak ikusirik,
Udal honetako zerbitzu juridikoek emandako txostenaren edukia aintzat hartuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako egintza administratiboak gordetzearen printzipioari jarraikiz eta hautaketa prozesuaren egoera aintzat hartuz, oraindik ez baita deialdiaren 8.3 oinarrian ezarritako “lanpostuen adjudikazioa” tramitea egin, ondorioztatzen da deialdian ebatzitakoa bete daitekeela espedientea egungo egoeratik atzera eraman beharrik gabe ez eta deialdia osorik deuseztu beharrik gabe ere. Gainera horrek beste deialdi bat onetsi beharra ekarriko luke eta ez luke aukerarik emango Nafarroako Segurtasun Eskolaren prestakuntza ikastarora iristeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan zati batean garatzen duen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatuari jarraikiz, errekurtsoan planteaturiko aferak ebazten dituzten Nafarroako Administrazio Auzitegiaren erabakiak betetzea, xede den egintza edo erabakia agindu duen organoari berari dagokio.
ERABAKI DA:
1. Betetzea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2257 Ebazpena, 2017ko irailaren 14koa, 17/01272 gora jotzeko errekurtsoan emandakoa, Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 27an hartutako erabakiaren aurka, zeinak 2017ko otsailaren 9an Batzarrak berak hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ezesten baitzituen, udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokionez. Francisco Javier Tarazona Lizarraldek, Central Sindical Independiente de Funcionarios-CSI.Fen izenean eta hura ordezkatuz, jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa.
2. Emandako ebazpenaren arabera, eta espedienteko txostenarekin bat etorriz, aldatzea deialdiaren 1. eta 8.3 oinarriak Lizarrako U daltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (Nafarroako 58. Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2017ko martxoaren 23an):
1. oinarria.–Deialdiaren xedea.
Deialdiaren xedea da Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzea; lanpostuok honako zenbaki hauekin daude identifikatuta Udalaren plantilla organikoan: 7.17, 7.23 eta 7.28.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatuarekin bat, deialdiaren xede diren lanpostuak honako txanda hauetan ariko dira:
a) Txanda irekiko lanpostuak:
- Plantilla organikoko lanpostu bat.
b) Igoera txandako lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoko langileentzat:
- Plantilla organikoko 2 lanpostu.
–7.17 lanpostuak euskarazko B.2 hizkuntza eskakizuna du (gutxieneko maila) merezimendu gisa, eta deialdiko guztizko puntuazioaren %6 izango da.
–7.23 lanpostuak nahitaezko hizkuntza eskakizuna du, euskarazko B.2 gutxieneko mailakoa.
–7.28 lanpostuak euskarazko B.2 hizkuntza eskakizuna du (gutxieneko maila) merezimendu gisa, eta deialdiko guztizko puntuazioaren %6 izango da.
Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ez ateratzeagatik, txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Halaber, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditurik ere lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izango dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera (jakite mailako hautaprobetako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa baturik, eta kasua bada, euskarako puntuazioa).
Deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitzen ahalko da hautapen prozesuan, 8.3 oinarrian xedatuarekin bat, deialdi honetan aurreikusten den lanpostu hautaketa egin baino lehen.
Lanpostu kopuruaren handitzean aplikatzekoa izango da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatua, alegia, lanpostu bikoitiak txanda irekiari esleituko zaizkio, eta bakoitiak, igoera txandari.
Izendatzen diren izangaiek Lizarrako Udaleko funtzionario publiko izango dira, eta polizien eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean ezarritakoak, eta foru lege horretan ezartzen diren mailetatik C mailaren barnean geldituko dira sailkaturik.
Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.
8.3 oinarria–Lanpostuen adjudikazioa.
a) Adjudikazioaren egintza prestakuntza ikastaroaren aurretik egingo da, horrela zehazki jakingo baita nor sartuko den bete beharreko lanpostuetan.
b) Egintza horren helburua da azkenik dauden lanpostuak betetzea, hautaprobetan lortutako puntuazio handienaren eta kasuan kasuko lanpostuen hizkuntza eskakizunen arabera.
c) Epaimahaiak bi zerrenda egingo ditu horretarako, guztirako puntuazio handienetik txikienera ordenatuta; bat igoera txandako lanposturako izangaiena eta beste bat izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako lanpostu hutsak adjudikatzeko. Lanpostu horiek bete ondoren, gauza bera egingo da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin, salbu eta igoera txandan hautaketa egin dutenak, txanda irekiko lanpostuak betetzeko.
d) Ekitaldi honetan lanpostua lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinekoz proposatuak izango dira oinarrizko prestakuntza ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inolaz ere izango deitutako lanpostu kopura baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emango du zerrenda Udalaren iragarki-oholean eta web-orrian, bakoitzaren kalifikazio orokorrak zehaztuta.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren iragarki-oholean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan, eta jakinaraztea sindikatu errekurtsogileari eta hautaketa prozesuan parte hartzen duten izangaiei, behar diren ondorioak sor ditzan.
4. Erabaki hau igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoa betez.
Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau behin betikoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Lizarran, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1711349