2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Datu pertsonalen fitxategiak aldatzea. Akats zuzenketa
Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak, datako egunean, honako ebazpen hau eman zuen:
Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak 2017ko uztailaren 31n eman ebazpenaren bidez, Udalaren Ur Batzordeko fitxategi batzuk –Datuak Babesteko erregistro orokorrean inskribaturikoak– aldatu ziren. Ebazpena 2017ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean.
Ondoko akats hauek antzeman direnez aipatu ebazpenean, hura zuzentzeko ebazpen berri bat ematen da:
1. 1. puntuko e) letran, ‘Fitxategia: “Posta elektronikoa” (inskripzio kodea: 2062290277)’, “Aldatu diren datuak” izenekoan, 1. puntua:
Honako hau dioen tokian: “–Bestelako datuak: enpresan duen kargua”.
Honako hau behar du: “–Bestelako datuak:”
2. 1. puntuko f) letran, “Fitxategia: “Erregistroa”, (inskripzio kodea: 2062290277)’:
a) Honako hau dioen tokian: “(Inskripzio kodea: 2062290277)”.
Honako hau behar du: “(Inskripzio kodea: 1943280611)”.
b) “Aldatu diren datuak” izenekoan, 1. puntua:
Honako hau dioen tokian: “–Bestelako datuak: enpresan duen kargua”.
Honako hau behar du: “–Bestelako datuak:”.
Erabaki/ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, jarraian ematen diren errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebasteko tramitean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.
Tuteran, 2017ko irailaren 26an.–Batzordeko burua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1711329