198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen
dituen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko ekainaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Erabakia 2017ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2017ko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

ORDENANTZA, LARRIALDI SOZIALEKO
LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

Aldatutako araudia

3) Familia-unitatearen hilabeteko diru-sarrerek, guztira, ondoko muga hauek ez gainditzea:

FAMILIA-UNITATEKO KIDEEN KOPURUA

GEHIENEKO DIRU-SARRERAK

(eurotan)

1

600,00

2

810,00

3

960,00

4

1.050,00

5

1.140,00

6 edo gehiago

1.200,00

Iragarkiaren kodea: L1711388