2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren eta lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak, 2018 urterako
Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa jarraikiz, erabaki hau hartu zuen:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,236 izanen da, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarrita dauden urteko portzentajeak finkatzea, zehazki 10.001 biztanletik 50.000ra bitarteko herriei dagozkienak. Denbora epe desberdinetarako portzentajeak honako hauek izanen dira: batetik bost urtera bitarte: 3,16; hamar urte bitarte: 3,06; hamabost urte bitarte: 2,86; eta hogei urte bitarte: 2,86.
- Karga-tasa bakarra finkatzea, %18,47, delako legean ezartzen den bezala eta 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1711365