2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa, Publizitatearen udal ordenantzan.
Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Publizitatearen udal ordenantzan aldaketa egiteko espedientea.
Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, jendea hartzeko ordutegian.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1711348