1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, UHUNeko Tuterako zentro elkartuak 2017ko urriaren 5ean egin deialdiaren oinarri arautzaileena; deialdiaren helburua da ikerketarako laguntzak ematea.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 365010.
Lehena.–Onuradunak:
Deialdian parte hartzen ahalko dute zentro elkartuko irakasle-tutoreek eta tutoretza arduradunek, koordinatzaileek, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiek (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleek edo doktoregaiek eta zentro elkartuko AZLek ere.
Bigarrena.–Xedea:
Tuterako UHUNak, “La Caixa” eta “Nafarroako Kutxa” banku fundazioek babestuta, “Ikerketarako laguntzak 2017” deialdia egin du, honako hauen arteko ikerketari laguntzeko: zentro elkartuko irakasle-tutoreak eta tutoretza arduradunak, koordinatzaileak, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiak (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleak edo doktoregaiak eta zentro elkartuko AZLak ere.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Deialdiaren oinarri arautzaileak Tuterako UHUNeko web-orrian egonen dira eskuragarri: www.unedtudela.es.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Laguntzak 4 ikerketa proiekturi emanen zaizkie, aurkezten diren 4 onenei zehazki. 2.000,00 euroko zenbatekoa emanen zaio bakoitzari, eta behin haiek gauzatuta, ikerketa-memoria bana aurkeztu beharko dute 2018ko abenduaren 31 baino lehen.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere 15 eguneko epean.
Seigarrena.–Beste datu batzuk:
Laguntzaren erdia ordainketa aurreratu gisa emanen da; gainerakoa, justifikazio ekonomikoa aurkeztu eta Tuterako UHUNak adostasuna eman eta gero. Diru-laguntzaren zenbatekoa proiektua aurkeztu eta gehienez ere bi hilabeteko epean justifikatu beharko da (2018ko abenduaren 31).
Tuteran, 2017ko urriaren 5ean.–UHUNeko Tuterako zentro elkartuko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1711573