2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko (Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria) S-1 sektoreko Pol-10.A.4 lurzatiaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2017ko urriaren 2an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Tuterako Udalak, 2014ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran onetsitako xehetasun-azterketaren aldaketa, Bardenas SA Gasolindegiak sustatua, Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko (Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria) S-1 sektoreko Pol-10.A.4 lurzatiaren eraikigarritasuna areagotzeko, Nieves González Sangüesa arkitektoak eta bide, ubide eta portuetako ingeniari José Ramón Ranz Garridok 2017ko ekainean prestaturiko proiektuari jarraikiz.
Era berean, erabaki zen hirigintzako araudia Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2017ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
ERANSKINA
Aldaketa, Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko (Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria) S-1 sektoreko Pol-10.A.4 lurzatiaren xehetasun-azterketan (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1711602