1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, UHUNeko Tuterako zentro elkartuak 2017ko urriaren 5ean ikerketa sari berezirako egin deialdiaren oinarri arautzaileena.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 365012.
Lehena.–Onuradunak:
Deialdian parte hartzen ahalko dute zentro elkartuko irakasle-tutoreek eta tutoretza arduradunek, koordinatzaileek, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiek (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleek edo doktoregaiek eta zentro elkartuko AZLek ere.
Bigarrena.–Xedea:
Tuterako UHUNak, “La Caixa” eta “Nafarroako Kutxa” banku fundazioek babestuta, “Tuterako UHUNeko 2017ko Ikerketa Sari Berezia” deialdia egin du; hartan parte hartzen ahalko dute zentro elkartuko irakasle-tutoreek eta tutoretza arduradunek, koordinatzaileek, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiek (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleek edo doktoregaiek eta zentro elkartuko AZLek ere.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Deialdiaren oinarri arautzaileak Tuterako UHUNeko web-orrian egonen dira eskuragarri: www.unedtudela.es.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Sariaren zenbatekoa 4.000 eurokoa da, eta urte bakoitzeko deialdian finkatuko da zein izanen den diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa. Sariek ezin izanen dute gainditu deialdiaren urteari dagokion ekitaldian eta aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kreditua.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere 15 eguneko epean.
Seigarrena.–Beste datu batzuk:
“Tuterako UHUNeko 2017ko Ikerketa Sari Berezia” deialdian parte hartzeko, banku-transferentzia bidezko ordainketa eginen da, saria emateko ekitaldiaren egunean, edo ondokoetan.
Tuteran, 2017ko urriaren 5ean.–UHUNeko Tuterako zentro elkartuko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1711572