2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Zangozako Udalaren “San Vicente de Paúl” Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoan. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2017ko irailaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat “San Vicente de Paúl” Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoan, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea Udaleko bulegoetan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokiak direla uste diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen; beraz, plantilla behin betiko onetsita egonen da, baldin eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten.
Zangozan, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1711516