198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2017ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikingintza-ordenantza orokorreko aldaketa (2017ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 10ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2017ko urriaren 2an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1711374