2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Dámaso Zabalza kaleko 1eko eraikinaren oztopo
arkitektonikoak kentzeko plan bereziarena.
Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 07-SEP-17 (11/CU).
«Ikusirik Dámaso Zabalza kaleko 1eko eraikinaren oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen jabeen zerrenda -Osoko Bilkurak 2017ko ekainaren 1ean hartutako PLE 01-JUN-17 (4/CU) Erabakiaren bidez onetsia- eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoak.
ERABAKI DA:
1.–Dámaso Zabalza kaleko 1eko eraikinaren oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea. Horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:
Finka: 1. Jabeak: Ana María Pilar Abadía Velasco. Helbidea: Baiona zeharkalea, 3, 4. H. Tokia: 4. poligonoko 491. lurzatia. Desjabetu beharreko azalera: 7,84 m².
2.–Ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako lurra okupatzeko beharra deklaratzea.
3.–Ahalmena ematea bai José Martín Abaurrea San Juan Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorreko zinegotzi delegatuari bai Alberto Calvo Azagra funtzionarioari ondoko hauek sinatzeko: okupatu aurreko akta, bi alderdien arteko adostasunarena, ordainketakoa eta okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.
4.–Desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala eskatzea Nafarroako Gobernuari, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko lanak egitea.
5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki oholean ere argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei».
Iruñean, 2017ko irailaren 28an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L1711326