198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, San Gregorio kaleko 21eko eraikinaren oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarena. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-SEP-17 (9/CU)

«Ikusirik Osoko Bilkurak hartutako PLE-01-JUN-17 (3/CU) Erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen San Gregorio kaleko 21eko eraikinaren oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, aurreikusten duena okupatzea eraikinaren beheko solairuko lokalaren sabaian zintzilik dagoen bolumena, 5,15 m²-ko azalerakoa proiekzio horizontalean (5,57 m³-ko bolumena), eta ikusirik, orobat, espedienteko txostenak, eta bat etorririk 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluarekin eta ondokoekin, eta tramite honi dagokionez Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluekin.

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea San Gregorio kaleko 21eko eraikinaren plan bereziaren onespenak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatz hau eta haien titularrena:

Finka: 1. Jabeak: María Elena Azparren Huarte eta José M.ª Rodríguez Rosales. Helbidea: Antso Azkarraren etorb., 27, 4. B. Tokia: 1. poligonoko 811. lurzatia. Desjabetu beharreko azalera: 5,15 m². Sabaitik zintzilik dagoen bolumena: 5,57 m³.

2.–Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan. Hori dela eta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz».

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) apartatuan eta aplikagarri den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2017ko irailaren 28an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1711325