198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Hiri-jarduketarako plan berezia: Arau Subsidiarioen aldaketa,
102. eta 103. artikuluak. Behin betiko onespena

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin bat ezarritakoa bete beharrez, Udalak xedatu du argitara ematea Murillo el Cuendeko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa xehatua (102. eta 103. artikuluak), Murillo el Cuendeko Udalak sustatua.

Hasierako onespena 2017ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an. Inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Udalak 2017ko irailaren 22ko osoko bilkuran erabakita.

Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko irailaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1711299