198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Jarduera ekonomikoen gaineko 2017ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Tomás Aguado Martinezek, Murchanteko alkate udalburuak,

ADITZERA EMATEN DU:

Murchanteko Udalak jarduera ekonomikoen gaineko 2017ko ekitaldiko zerga kobratuko du.

Zergadunek banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuko kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte ondoko kontuetako batean:

–Rural Kutxa: ES70 3008 0015 7107 0427 7714.

–Caixa: ES60 2100 5067 0121 0018 3322.

–BBVA: ES88 0182 2076 01 0210411134.

Hogeita hamar egun balioduneko epea ezartzen da borondatez ordaintzeko, jakinarazpen hau egiten denetik hasita.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2017ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1711381