2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Udal Planaren aldaketa, lur urbanizaezinaren esparruan. Behin betiko onespena
150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017ko abuztuaren 4koan, 285E/2017 Ebazpena argitaratu da, ekainaren 13koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, urtarrilaren 16an, emandako 1E/2017 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Lesakako Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko eremuko egiturazko aldaketa, bertako udalak sustatua.
Hau dela eta, dokumentu honi atxikituta dauden hirigintza arauak argitaratzen dira.
Lesakan, 2017ko irailaren 18an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
ERANSKINA
Udal Planaren aldaketa, lur urbanizaezinaren esparruan (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1711062