198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa puntual xehatua Udal Plan Orokorrean, 960. lurzatiaren mugakidea den lurzati baten erabilera birkalifikatzeko.
Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa puntual xehatua Udal Plan Orokorrean, lurzati baten erabilera birkalifikatzeko, erabilera anitzeko gisa. Lurzati hori 960. lurzatiaren mugakidea da. Aldaketa Ángel Ibáñez Ceba udal arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera egin nahi da.

Aldaketa puntual xehatuaren hasierako onespena, 2017ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 6an, argitara eman zen eta berrogeita bost eguneko jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan da.

Udal Planaren aldaketa puntual xehatua hasiera batez onetsi zuen Lekunberriko Udalak 2017ko ekainaren 22an egin bilkuran, erabilera anitzeko gisa birkalifikatzeko.

Araudi berria Udal Plan aldatuaren eranskin gisa argitaratzen da.

Lekunberrin, 2017ko urriaren 4an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1711495