198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Hirigintza-kudeaketarako hitzarmena, 1. poligonoko 251. lurzatian. Hasierako onespena

Elizagorriako Udalak, 2017ko irailaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi du kudeaketa hitzarmena, 1. poligonoko 251. lurzatian hirigintza aprobetxamenduaren lagapena eskudirutan gauzatzeko. Hitzarmena Rosario Caro Leceak, Rosario Ramírez Carok, Agustín Ramírez Muñozek eta José Manuel Ruizek sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Elizagorrian, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1711367