2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Udal ordenantza, ingurumeneko txostenak egiteko tasak (jarduera sailkaturako lizentziak eta irekitzeko lizentziak eskuratzeko), hirigintza-txostenak egiteko tasak, obra-lizentziak tramitatzeko tasak eta hirigintza-espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Txulapaingo Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea udal ordenantza, ingurumeneko txostenak egiteko tasak (jarduera sailkaturako lizentziak eta irekitzeko lizentziak eskuratzeko), hirigintza-txostenak egiteko tasak, obra-lizentziak tramitatzeko tasak eta hirigintza-espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Markalainen (Txulapain Ibarra), 2017ko urriaren 2an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.
Iragarkiaren kodea: L1711377