2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
6. eta 7. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Funesko Udalak, aurtengo irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontuan 6. eta 7. aldaketak egiteko espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Funesen, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1711372