2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
6tik 12ra arteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:
–Aurrekontuko 6/2017 aldaketa, kreditu berezia onesteko; zenbateko osoa: 4.300,00 euro.
–Aurrekontuko 7/2017 aldaketa, kreditu berezia onesteko; zenbateko osoa: 8.167,50 euro.
–Aurrekontuko 8/2017 aldaketa, kreditu berezia onesteko; zenbateko osoa: 2.500,00 euro.
–Aurrekontuko 9/2017 aldaketa, kreditu transferentzia onesteko; zenbateko osoa: 900,00 euro.
–Aurrekontuko 10/2017 aldaketa, kreditu transferentzia onesteko; zenbateko osoa: 73.779,89 euro.
–Aurrekontuko 11/2017 aldaketa, kreditu gehikuntza onesteko; zenbateko osoa: 25.473,73 euro.
–Aurrekontuko 12/2017 aldaketa, kreditu berezia onesteko; zenbateko osoa: 156.729,72 euro.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Faltzesen, 2017ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1711333