198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa xehatua Esteribarko Arau Subsidiarioetan, Inbuluzketako 24. poligonoko 9. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Esteribarko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehatua, Inbuluzketako 24. poligonoko 9. lurzatiari dagokionez, Francisco Javier Vizcay Esnozek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Esteribarren, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1711362