198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

632/2017 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Balbino Lana Martínez jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirol Teknifikazioaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Balbino Lana Martínez jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirol Teknifikazioaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Kirolaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko irailaren 28an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1711402