2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJON
7/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2017ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7. aldaketa 2017ko aurrekontuan, kreditu-gehigarria baita.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Castejonen, 2017ko urriaren 2an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1711379