2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJON
6/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2017ko irailaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontuko 6. aldaketa, kreditu-gerakinak sartzen baititu.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Castejonen, 2017ko urriaren 2an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1711382