2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJON
Arau Subsidiarioak
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuarekin bat, Castejongo Arau subsidiarioei dagokien hirigintzako araudia argitaratzen da; behin betiko onetsi ziren Nafarroako Hirigintza eta Ingurumen Batzordeak 1991ko urtarrilaren 7ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (299/1991 Ebazpena, martxoaren 25ekoa, Lurraldearen Antolamenduaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, 1991ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 22an).
Castejonen, 2017ko irailaren 22an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
ERANSKINA
Arau Subsidiarioak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1711054