2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa San Frantzisko karrikako 7ko eraikinean. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2017ko irailaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 61. lurzatian (San Frantzisko karrika, 7) oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko xehetasun-azterketa, San Frantzisko karrikako 7 zenbakiko jabeen erkidegoak sustatua, eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak idatzia 2017ko uztailaren 7an.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79.1 artikuluetan xedatuarekin bat.
Burlatan, 2017ko urriaren 4an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa San Frantzisko karrikako 7an (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1711486