2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1711339