2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOGOITI
Aldaketa, Pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Berriogoitiko Kontzejuak, 2017ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Berriogoitiko Kontzejuaren Pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Berriogoitiko Kontzejuaren Pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriogoitin, 2017ko urriaren 2an.–Kontzejuko burua, Cristina Robles Puyal.
Iragarkiaren kodea: L1711390