198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

8.etik 17.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 7an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak: 8.etik 16.era

GASTUAK:

Partida hauek sortzen dira gastuen aurrekontuan:

8. aldaketa: 1-9330-6090001.–Almandozko estalkia: 13.000,00 euro.

9. aldaketa: 1-3232-6220001.–Arraiozko eskolako leihoak: 18.000,00 euro.

10. aldaketa: 1-4121-6920002.–Pasabide kanadarrak: 17.000,00 euro.

11. aldaketa: 1-1611-6230001.–Arlako ur-biltegiaren instalazioa aldatzea: 12.000,00 euro.

12. aldaketa: 1-2314-6400001.–Adinekoentzako zerbitzuei buruzko azterlana: 12.000,00 euro.

13. aldaketa: 1-1611-6230002.–Bergarako eta Aintzialdeko urak: 21.000,00 euro.

14. aldaketa: 1-4390-6220001.–Hiltegia, erauzketa jartzea: 4.000,00 euro.

15. aldaketa: 1-3231-6220001.–Haur eskolako sukaldea: 6.000,00 euro.

16. aldaketa: 1-9200-6400002.–Telefonorako baldintza-agiria prestatzea: 4.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 107.300,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8.etik 16.era bitarteko aldaketen finantzabidea:

1-87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 107.300,00 euro.

Kreditu-gehigarria: 17. aldaketa

GASTUAK:

1-1510-6090002.–Pistak egokitz., asfaltatz., hormigoiztatzeak: 39.745,62 euro.

DIRU-SARRERAK:

1-87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 39.745,62 euro.

Baztanen, 2017ko urriaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1711389