198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia UC-21 unitatearen 1. poligonoko 481. lurzatian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Barañaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UC-21 unitatearen 1. poligonoko 481. lurzatiaren Hiri-jarduketarako plan berezia, Barañaingo Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2017ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24an, eta Nafarroan editatutako bi egunkarietan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia ikusirik, Barañaingo Udalak, 2017ko irailaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Barañaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UC-21 unitatearen 1. poligonoko 481. lurzatiaren Hiri-jarduketarako plan berezia, Barañaingo Udalak sustatua, eta udal arkitekto aholkulariak idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 81.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honen bidez jendaurrean jartzen da aipatu behin betiko onespena, baita bertako hirigintzako araudia ere, eranskin gisa gehitzen dena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1711324