198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

9/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 9/2017 espedientea. Horren bidez, kreditu transferentziak egiten dira, zenbait gasturi aurre egiteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz (216.3 artikuluak bidalia), espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasota dauden determinazioak bete daitezen.

Barañainen, 2017ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1711323