2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Aldaketa, garraio zerbitzua emateko tasak arautzen
dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Artzibarko Udalak, 2017ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa garraio zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantzan, 1. eta 4. artikuluetan.
Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, aitzinetik iragarkia 2017ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 24an, eta udal honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Jarraian, argitara ematen da aipatutako ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan egindako aldaketaren behin betiko testua:
“1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluaren eta hurrengoen babesean ezarri da, Agoitzera (osasun etxera, farmaziara, banku entitateetara eta beste establezimendu batzuetara) eta Iruñera bidaiariak garraiatzeko zerbitzuaren tasak arautze aldera”.
“4. artikulua. Bi tarifa ezartzen dira, bata 4 eurokoa eta bestea 8 eurokoa:
1. Bidaia: Artzibar - Agoitz - Artzibar.
Joateko 2 euro ordaindu beharko dira eta beste 2 euro itzultzeko.
2. Bidaia: Artzibar - Iruñea - Artzibar.
Joateko 4 euro ordaindu beharko dira eta beste 4 euro itzultzeko”.
Artzibarren, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1711332