198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Udal Plan Orokorreko aldaketaren hasierako onespena

Araizko Udalak, 2017ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araizko Udal Plan Orokorreko determinazio xehekatuen aldaketa puntuala, Nerea Martiarenak Vallerok eta Aitor Eceiza Baldak sustatua.

Aldaketaren edukia: Araizko Udal Plan Orokorrean aurreikusten den eraikuntzen eta aztarnategi arkeologikoen katalogoan Arribe-Atalluko 1. poligonoko 251. lursailean dagoen Dendalborda izeneko etxea sartzea.

163. zenbakiduneko Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri zen 2017ko abuztuaren 24an eta ordutik hilabetean egon da jendaurrean.

Araizko Udalak, 2017ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, espedientea berriz ere jendaurrean egotea onartu zuen, aurreko jendaurrekoa ez baitzen Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratu.

Horrela bada, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Araitzen, 2017ko irailaren 26an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1711455