2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
1 eta 2/2017 aldaketak Udalaren Kirol Kontseilua erakunde autonomoaren aurrekontuan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2017ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1/2017 eta 2/2017 aldaketak Ribaforadako Udalaren Kirol Kontseilua erakunde autonomoaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Ribaforadan, 2017ko irailaren 28an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1711318