197. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aurrekontu-aldaketa zenbait partidaren arteko kreditu-transferentzia bidez, udal-eraikinak garbitzeko
kontratuaren luzapenerako

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin eta 2017ko urriaren 5eko bilkuran, aurrekontu-aldaketa onetsi du zenbait partidaren arteko kreditu-transferentzia bidez, udal-eraikinak garbitzeko kontratua luzatzeko, 87.402,36 euroko zenbatekoaz.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko urriaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1711589