217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1/2017 aldaketa aurrekontuan:

1.–1. aldaketa aurrekontuan:

Kreditu transferentziak “Futbol zelaiko aldagelak egokitzea” obrarako.

–Kreditua hartzen duten gastuen aurrekontuko aplikazioa:

1-34105-6220000 “Futbol zelaiko aldagelak egokitzea”: 77.845,90 euro.

–Kreditua lagatzen duten gastuen aurrekontuko partidak:

1-15100-6100001 “Kaleak eta orubeak zolatzea”: 48.000,00 euro.

1-16110-2270100 Argiteria publikoko luminariak aldatzea: -20.000,00 euro.

1-16120-6090000 “Inbertsioak turismoan”: 9.845,90 euro.

Kreditu transferentziak “Irteerako tunela, futbol zelaiko aldageletan” obrarako.

–Kreditua hartzen duten gastuen aurrekontuko aplikazioa:

1-34105-6230000 “Futbol zelaiko aldagelak egokitzea”: 2.310,28 euro.

–Kreditua lagatzen duten gastuen aurrekontuko partidak:

1-16120-6090000 “Inbertsioak turismoan”: 2.310,28 euro.

Arguedasen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1712541