197. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Eslaba aldeko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzeen berri ematen duena.

Landa Garapenerako zuzendari nagusiak irailaren 16an emandako 689/2014 Ebazpenaren bidez, Eslaba aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin-behineko jabetza ematea xedatu zen. Inkestaren menpe jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera. Ebazpen hura 2014ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 21eko 1122/2017 Ebazpenaren bidez xedatu da Eslaba aldeko interesdunei dagozkien finken jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2017ko irailaren 26an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1711158