2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, “Tuterako tokiko barrutiaren ehiza aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan”. Hasierako onespena
Udalak, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 5. artikuluan; 9. artikuluan, 3., 4. eta 5. apartatuetan eta I. eranskinean, 4. eta 5. apartatuetan eta 7. artikulua sartzea Tuterako tokiko barrutiaren ehiza aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, untxia ehizatzeko eguneko txartelaren kanonari dagokionez. Azalpen zatian zehazten den moduan gelditu da idatzirik.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek.
Tuteran, 2017ko urriaren 4an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1711519