197. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, “Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko
eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan”. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, “Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan” 2017rako. Aldaketa hori 2017ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an.

15. artikuluko 2. puntua (Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak) aldatu da eta honela gelditu da idatzirik:

2. Tuterako Udaleko jarduera ekonomikoen zergan alta hartzea, 2016ko urriaren 1etik 2017ko urriaren 31 bitartean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2017ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1711480