197. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Laborantzarako herri-lurren
aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan,
2018ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duen hartan.
Hasierako onespena

Udalak, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa aipatu ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egongo da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarra duten xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Ekonomia eta Ogasun Alorreko Ogasuneko, Katastroko, Ondareko eta Erosketetako Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emango dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2017ko urriaren 3an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1711458